Kolorea gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi
ikusgaiko uhin-luzerek sortua, objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen
duena eta begien bidez hautematen dena.
Kolorea ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek
argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispertsio sistema
batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak
ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorria, laranja, horia, berdea, urdin
argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi
koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.
Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako
kolore guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza
ateratzen da, eta kolore guztiak batzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen
ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabardura,
argitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektroaren argi uhinen luzerak
definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore
batek zuritik duen desberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen
antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza
ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario